XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEA: Irakurri dituzu Lucianoren lertxun-marrak uztailaren laua zela eta?

JOHN: Utzi bakean uztailaren laua.

GAZTEA: Erakutsiko dizkizut.

(Koadernoa atera eta JOHNI eman dio)

JOHN: (Koadernoa aztertuz) Hori ez da Lucianorena.

GAZTEA: (Koadernoa jasoz) Leori entzundako oharretatik atera dut.

JOHN: Ez zuen hori esan beharko.

Eta zuk ez zenuke apuntatu beharko.

Zorte txarrekoa da hildakoen esanak biltzea.

GAZTEA: Zer gertatu zen uztailaren lauan?

JOHN: Elkoko cuatrojulion ibili ginen, errodeoan.

GAZTEA: Zer gertatu zitzaion Lucianori?

(JOHNek ahotsa meheago jarri du)

JOHN: Lucianok bere buruari tiro eman zion, Ruby Mountainsen.

GAZTEA: Uztailaren laua aldera?

JOHN: Agian geroago. Memoria txarra dut.

GAZTEA: Luciano pattal xamarra zen.

Ez zineten neskatara ibiliko jai eguneko parrandan?

JOHN : Eta zer? Beti ibiltzen ginen parrandan errodeoaren garaian.

On egiten zigun ardo pixka batek.

GAZTEA: Lucianok higuina zien neska tratuei.

JOHN : Ez zuen horregatik bere burua hilko.

Andre batekin ibili zelako... elizkoia bazen ere.

Burtzoratorik zegoen gizona, demonioak hartua.

GAZTEA: Lucianok bere bizitza salatu zuen arboletako marretan.

Diru piloa galdu omen zuen jokoan.